Sorta zabala aukeran

dFeria

Donostia

Astelehenetik ostegunera bitartean, 22 antzezlan emango ditu Donostiako dFeria arte eszenikoen jaialdiak. 22 horietatik hamalau estreinaldiak dira, eta sei agertokitan taularatuko dituzte: Viktoria Eugenia antzokian, Viktoria Eugenia klubean, Antzoki Zaharrean, Egiako Gazteszenan, Lugaritz kultur etxean eta Intxaurrondoko kultur etxean.

Lau talde nagusitan banatu dira aurtengo dFeria jaialdiko emanaldiak. Batetik, Euskal Herriko antzerki taldeen lanak daude: Ubera gorriak (astelehenean, 16:15ean), Itzulera (astelehenean, 23:00etan), Contra el viento del norte (asteartean, 20:00etan) eta La lechuga (ostegunean, 23:00etan).

Bestetik, nazioarteko lanak: Rosmersholm (astelehenean, 18:00etan), Cantica II (astelehenean, 20:30ean), Agosto, cuadros de amor y humor fresco (asteartean, 18:00etan), Materia Viva (asteazkenean, 11:30ean), Jose K. Torturado (asteazkenean, 18:00etan), Tio Vania (asteazkenean, 20:00etan), Aquí va a pasar algo (asteazkenean, 23:00etan), Instrumento de Cuerdas (ostegunean, 11:30ean) eta Estrés por tres (ostegunean, 18:00etan).

Dantzari loturiko ikuskizunek osatzen dute hirugarren taldea: Privola (asteartean, 11:30ean), Tempus -I (asteartean, 13:00etan), Animal’s Party (asteartean, 23:00etan), In corpore sano (asteazkenean, 13:00etan), Act of God (ostegunean, 13:00etan eta 20:00etan) eta Arte-An (ostegunean, 20:00etan).

Azkenik, haurrentzako emanaldiak daude: Ali Baba eta 40 lapurrak (asteartean, 10:00etan), Sialuk hartz txikiaren bila (asteazkenean, 10:00etan eta 11:30ean) eta Ninika (ostegunean, 10:00etan) .

Ikuskizunetarako sarreren salmentei dagokienez, Viktoria Eugenia antzokian, Antzoki Zaharrean, Gazteszenan, Lugaritz kultur etxean zein Intxaurrondoko kultur etxean eros daitezke. Ordu Gaztea delakoa ere izango da: 30 urtetik beherakoek areto guztietan hiru euroren truke erosi ahal izango dituzte sarrerak, ikuskizunaren aurreko 30 minutuetan.