Astelehenean hasi zen, Donostiako auzitegian, Amaia Azkueren ustezko hiltzailearen aurkako epaiketa: hasieran esan zuenaren aurka, epaiketan ukatu egin zuen Azkue hil zuela. Hain justu, gaur urtebete agertu zen hilik Azkue. Urteurrenaren harira, Urola Kostako Koordinadora Feministak elkarretaratzeak egingo ditu gaur Zarautzen, Zumaian, Orion, Azpeitian eta Getarian. Koordinakundeko kideek, astelehenean ere, elkarretaratzea egin zuten auzitegiaren atarian (irudian).
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.