Aldundiak bost milioi euroko kopurua bermatu du

Gipuzkoako Aldundiak Donostiako autobus geltokiaren aldeko konpromisoa adierazi du hilabete honetan. Hirian sortu den eztabaida dela eta, erakunde horren bozeramaile Larraitz Ugartek jakinarazi zuen aurreko agintaldian egindako finantzaketa akordioak indarrean iraungo duela onartutako proiektua edozein dela ere. Beraz, aldundiak bost milioi euroko diru saila bermatu du autobus geltokia egiteko. Edozein kasutan, foru aldundiak begi onez ikusi du Donostiako udal gobernuaren proposamena. Are gehiago, “Donostiak behar duen geltoki duina” Loiolako Erriberako proiektuarena dela adierazi du Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak.