Maiatzaren 18tik 20ra ospatuko da Mundumira, Leintz Gatzagan eta Eskoriatzan

Maiatzaren 18tik 20ra bitartean egingo da aurtengo Mundumira jaialdia. Lehen aldiz, bi herriren artean antolatu dute; Leintz Gatza eta Eskoriatzaren artean, hain zuzen. Egun osoan izango dira ekintzak, nagusiki Leintz Gatzagan. Gaueko ekitaldiak, kontzertuak eta aparkalekuak, berriz, Eskoriatzan izango dira. Edozein moduz, aurreko zazpi aldietan bezala, bost kontinenteetako musika, gastronomia, antzerkia eta eskulangintza ezagutzeko parada izango dute bertaratzen direnek. Besteak beste, Esne Beltza eta Bizardunak taldeek kontzertuak egingo dituzte, baita Brasil, Madagaskar eta AEBetako taldeek ere. Azoken esparruan, Slow Food azoka da aurtengo berritasun nagusia.