Hirugarrenez, haurrentzako artzain tailerra antolatu du Debegesa Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkarteak. Lasturko plazan (Deba) egingo dute, apirilaren 15ean, 10:30ean hasita. Parte hartzaileei artalde bat erakutsiko diete, eta Idiazabalgo gazta nola egiten den ere ikasiko dute. Artilearekin tapiz bat nola egin ere erakutsiko diete, eta zati bat etxera eraman ahal izango dute. Gainera, Lasturko errotan talo tailerra egongo da. Helburua “baserriko jarduera tradizionalak gogora ekartzea” da, antolatzaileek adierazi dutenez. Otsailaren amaieran hasi zen egitasmoa, eta, udazkenera arte, batez beste bi astetik behin antolatuko dute. Hiru ordu inguruko bisitak izaten dira.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.