MENDE LUZETAKO ISTORIO AMAIEZINA

XVI. mendetik ezagutzen den lana da La Celestina, hasieran Comedia de Calisto y Melibea eta ondoren Tragicomedia de Calisto y Melibea izenez izendatu izan den obra. Calisto mutil gazte ederra da, eta Melibearekiko maiteminak joko du. Neskaren maitasuna lortzeko, ordea, Celestinari laguntza eskatzea erabakiko du. Hark bere jukutrien bidez Calistoren nahia beteko du, baina istorioa tragedia batean amaituko da. Oraingoan, Secuencia Tres konpainiak egindako egokitzapena ailegatu da Donostiara, Mariano De Paco Serranoren zuzendaritzapean. Emanaldia igandean izango da, 20:00etan, Viktoria Eugenia antzokian.