Keinu hizkuntzako ikastaroak ematen dituzte Donostian

Euskal Gorrak erakundeak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako gorren aldeko elkarteen federazioak, keinu hizkuntzako ikastaroak ematen ditu hainbat lekutan. Gipuzkoan, Donostian dago horretarako aukera, elkarteak Larramendi kalean duen egoitzan. Ikasturtean zehar 120 eskola orduko ikastaro arruntak eta trinkoak ematen dituzte. Udan, berriz, ordu horiek hilabete eta erdian egiteko aukera dago, astean bost egunez eta egunean lau orduz. Ikastaro laburragoak ere badaude, keinu hizkuntzan komunikatzeko oinarrizko gaitasunak ikasteko edo arlo zehatz batean soilik moldatzen ikasteko. Informazio gehiago jasotzeko, 94-476 50 52 telefonora deitu behar da.