Zabalik da gorrentzako film jaialdian izena emateko epea

Jadanik izena eman daiteke Gainditzen Tolosaldeko gorren elkarteak antolatutako Zeinu Hizkuntzan Egindako Nazioarteko III. Zinema Jaialdian; parte hartzen duten lanen artean, 2012ko Gainditzen sariak emango dituzte azaroaren 10ean. Aurten, film luzeek ere izango dute lehiatzeko aukera.