Baimen Ezarpenak Gorde

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenen cookie-fitxategiak erabiltzen ditu. Zure esperientzia eta zerbitzuak hobetzeko asmoz, cookie teknologiaz baliatzen gara. Ohar hau onartuz gero, teknologia hori erabiltzeko baimen esplizitua ematen diguzu.

Beti Aktibo

Webgunearen oinarrizko funtzionalitatea ahalbidetzen dute; erabiltzaileen saioa hasiera, kontuaren kudeaketa eta abar. Webgunea ezin da behar bezala erabili hauek gabe.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen diote webguneari bere edukia sare-sozialetan partekatzeko, fedback-a jasotzeko edota bestelako hirugarren batzuren funtzionalitateak erabiltzeko.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen dute webguneko erabiltzaileen portaera estatistikoki neurtzeko eta aztertzeko; horrela, webgunea erabiltzaileen nabigaziora egoki daiteke.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen diote webguneari bere itxura edo funtzionamendua aldarazten duen informazioa gogoratzeko; adibidez, gogokoa duzun hizkuntza edo zer eskualdetan zauden.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen dute webguneko publizitate guneak kudeatzeko. Kudeaketa hau burutzeko erabil daitezken irizpideak edukia eta maiztasuna izan daitezke.

Ez dago cookie-rik.

Behar duzu, ez badakizu ere

Ultrakabitazio, dermosukzio, termoliposis eta presoterapia saio eder bat. Errioxako ardo botila dozena, etiketan zure ilobaren irribarre bihozberaren irudiarekin. Traktore baten gurpila aise moztuko lukeen sukalderako aizto sorta. Behobia-Donostia prestatzeko psikologia tailerra. Bandolera bihurtzen den txaketa harrigarria. Galarretan erremonteaz gozatzeko bi sarrera, kontsumizio banarekin. Oraindik ez dakizu, baina guztiak behar dituzu.

Deskontu webguneak ezagutu zenituenetik —gaur zuka idatziko dut, aitak beti nitaz ari naizelako errieta egin baitit— lo askoz hobeto egiten duzu. Ez dituzu goizaldean ordu luzeak ematen telebistari begira, itxura arrotzeko sukaldari bibotedun batek zuku makina batekin egiten dituen mirariei so. Altzairuzko abdominalak lortzeko gailu tolesgarri hura ere erakargarria zen, ezin uka, baina ordu txikitan kreditu txartela hartuta telefono zenbaki anonimo hartara deituz inozo sentitzen zinen. Iraultza iritsi da, ordea; goizero bizi-bizi orrialde sortari bista egin —aukera zabala baitago, dedio!— eta erabaki ti-ta batean. Maukak laster iraungitzen baitira.

Hemendik aurrera, behar duzuna ez du Nebraskako aerobic irakasle batek edo Pennsylvaniako chef batek erabakiko. Donostiako bulego batean askoz ere hobeto dakite zure premia sagardotegi batean afari merke-merke egitea dela, edo talaso zentro batean tailerreko lankide jasanezinez pare bat orduz ahaztea. Hik ere ez dakin, baina laster Zarauzko malekoian gona jantzita igande-pasa egitea tokatuko zain, eta, depilatuz gero, ez dun izango milaka pertsona hire izter bilotsuei begira ari diren susmo ezatsegina. Ez kezkatu: deskontu webguneek hori ere kontutan dinate, eta laster izango dun laser sesioak egiteko eskaintza oldea.

Kitzikagarria da egunero esnatu eta behar izango duzunaren berri ez izatea. Batek daki uda honetan Hondarribian Stand Up Paddle Surf bataioaz gozatzea egokituko zaizun —ez al dakizu zer den?—, ala belaontziko patroi izateko ikastaroaz. Adi-adi egotearekin nahikoa duzu, pagotxak muturraren paretik igaroko dira eta. Eta ez kezkatu, deskontu webguneetakoek ederki baitakite zeren premia duzun. —Portzierto, Andoni, Galarretako eskaintza hartu gabe laga genian, ni behintzat izan gabea nauk berritu ziatenetik, eta zapatu arratsaldetarako plan mundiala duk, kaka—.