Lanbidek, Eusko Jaurlaritzaren enplegu zerbitzuak, ezintasunen bat duten pertsonen lanpostuetarako 32,6 milioi euroko diru laguntza ematea onartu du; hala adierazi zuen Idoia Mendiak, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, asteartean bertan. Hilean, batez beste, 7.500 lanpostu lagunduko ditu. Horien erdiak ezintasun psikikoren bat duten pertsonek egindako lanak izango dira; beste %44, ezintasun fisikoa dutenek egindakoak; eta %6, zentzumenei lotutako ezintasunak dituztenek egindakoak. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 92 lekutan egingo dituzte lan horiek; horietatik 23 Gipuzkoan daude. Iaz, batez beste, 7.413 lanpostu lagundu zituzten hilero.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.