Urumearen beste zati bat garbitzeko saioa bihar

ASTIGARRAGA. Urgarden boluntario taldeak deialdia egin du biharko, Urumea ibaiaren beste zati bat garbitzeko. Astigarragan elkartuko dira, Ergobiko zubian, 11:00etan. Espero dute hiru orduko lana izango dela, gutxi gorabehera.