“Gauzak ongi egiten ari gara”. Balorazio hori egin du Bilduk aste honetan Europako Batzordetik heldu den txostenaren harira. Txosten horrek Zero Zabor politiken alde egiten du, eta, horregatik, atez atekoa erabiltzen duten herriak “Europaren eskutik” doazela uste du Bilduk: “Etorriko zaigunari aurrea hartzen ari gara, eta ondorioz, Europako zuzentarau eta lege zorrotz berriak betetzeko moduan izango gara”. Bestalde, Espainiako Ingurumen Ministerioak ere txalotu egin du hondakinak biltzeko sistema hori, Usurbilgo atez ateko bilketa “praktika on” gisa baloratuz. Bilduk pozik hartu du berria: “Txalotu egiten da, eta gainerakoek jarraitu beharreko eredutzat jotzen da”.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.