Bizkaiko Foru Aldundiak ez du berrituko Gipuzkoakoarekin azken lau urteotan izandako ituna, eta, horregatik, ekainaren 12tik aurrera, Gipuzkoak ezin izango du Debabarreneko zaborra Igorreko zabortegira (Bizkaia) eraman. Gipuzkoak ituna “hautsi” duela esan du Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak, “oinarrian aipatutako azpiegiturak egingo ez dituelako”. Orain arte, Debabarrena mankomunitateko 25.000 tona zabor eraman izan dituzte urtero hara; hemendik aurrera, Zarautz, Azpeitia eta Beasaingo zabortegietara eramango dituzte. Gipuzkoako diputaziotik, errauste planta egiteko presio bide gisa ikusi dute neurria; hala ere, lehentasuna “zaborra murriztea” dela adierazi dute.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.