TELEBISTATIK, AURREZ AURRE IKUSTERA

Bob Esponja pertsonaia ezagunaren jarraitzaileek, haren istorioak bertatik bertara ikusteko aukera izango dute, igande honetan, Donostiako Gaska kiroldegian. Izan ere, Bob Esponja, la esponja que podia volar musikalaren bi emanaldi eskainiko dituzte: 16:30ean lehena, eta 19:00etan bigarrena. Bob Esponja eta haren hainbat lagun dira protagonistak, eta adiskidantza eta gainditze istorioa kontatzen da, helburu gisara Bob Esponjaren ametsa jarrita: marmokekin batera hegan egitea. Sarrerak 12 euro balio du aldez aurretik erosita, eta 15 euro leihatilan. Gipuzkoako Caja Rural Kutxako bulegoetan eta Afede jostailu dendetan eros daitezke.