‘Twist’-ek irabazi du 2011ko Beterriko Liburua saria

Harkaitz Canoren Twist nobelari emango diote 2011ko Beterriko Liburua saria. 111 Akademiak antolatzen du sariketa hori, eta 82 epaimahaikidek hartu dute parte erabakian. Datorren ostegunean, maiatzak 10, egingo dute izendapen ekitaldia, Amasako kultur etxean, arratsaldeko zazpi eta erdietan.