“Beste komunikazio mota bat baliatzen du musikak”

Beatriz Garcia (Irun, 1983) Lazkaon bizi da, eta Urnietako musika eskolako irakaslea da. Musika hezkuntza eta hizkuntzaren pedagogia ikasketak egin ditu Musikenen; musika hizkuntza goiztiarrean espezializatu da.

Zeintzuk dira 0 eta 2 urte bitarteko haurrentzako musika ikastaroaren helburuak?

Musikaren bitartez umeen eta gurasoen arteko harreman afektiboa indartzea eta haurren ga- rapen integrala lortzen laguntzea.

Oraindik hitz egiteko gaitasunik ez duten haurren artean musika beste komunikazio mota bat al da?

Musikak beste maila bateko komunikazioa baliatzen du. Haurraren keinuei begiratzea besterik ez dago; hor daude beldurra eta poza, besteak beste. Gorputz adierazpena ere agerian geratzen da.

Zenbat denborako ikastaroak eskaintzen dituzu?

Ikasturte osokoak egiten ditut, irailean hasi eta ekainera arte.

Haurrengan nolabaiteko garapena sumatzen al da?

Bai. Esate baterako, abestiek laburrak izan behar dute derrigor, adin honetan haurren arreta ere laburra delako. Ikasturtean, kontzentrazio tarteak luzatuz joaten gara.

Adin tarte horretan ondo moldatzen al dira?

Zaindariek laguntzen diete, baina, hala ere, haurrek dena imitatzen dute, eta ariketa lehenengoan egiten ez badute, bigarrenean egingo dute.

Zer jasotzen dute ikastaroan parte hartzen duten haurrek eta helduek?

Haurrek nahiz helduek elkarri eskaintzen dioten denbora eskertzen dute. Bakarkako lanetik sozializaziorako pausoak ematen dituzte, eta musikaren taupada barruan sentitzen dute.