Hazien trukaketa antolatu dute iganderako Donostian

Olatu Talka kanpainaren barruan, hazi trukaketa antolatu dute etzirako Donostian; Martutene Pasealekuan egingo dute, goizeko hamaiketatik arratsaldeko ordubietara bitartean. Norberak bere haziak eramateko deia egin dute antolatzaileek; bertan ere erosi ahal izango dira, ordea.