Hirietako baratzeei buruzko ikastaroa egingo dute Orion

Orioko Udalak Hiri baratzea eta autogestioa ikastaroa antolatu du maiatzaren 17tik ekainaren 10era bitartean. Eskolak astean lau arratsaldetan izango dira, Orioko Herri Ikastolan. Interesa dutenek igandera arte eman dezakete izena udaletxean. Prezioa hamabost eurokoa da; jubilatuentzat, zazpikoa.