Lezon herri baratzeetarako prestatu nahi duten lurra, metro koadrotan.

Lezoko Udalak herri baratzak ipini nahi ditu San Pedro auzoan, herrigunetik gertu dagoen 1.500 metro koadroko lur sail batean. Oraingoz, 55 pertsonak adierazi dute lur hori lantzeko interesa.