Nekazaritza ekologikoak bere tartea izango du Bioterran

Nekazaritza ekologikoa eta bertako ekoizpena izango dituzte mintzagai aurtengo Bioterran, produktu ekologikoen azokan. Ekainaren 1etik 3ra egingo dute, Irunen; nekazaritzaz gain, energia berriztagarriak, hondakinen kudeaketa ekologikoa, ekoturismoa eta bioeraikuntza ere landuko dituzte.