PUNKA, BERE MOLDE DIFERENTEETAN

Sham 69 taldea (irudian) 1976an sortu bazen ere, bere ibilbide osoan baino kontzertu gehiago eman ditu taldeak azken bost urteotan. Punk-oi musika estiloaren mito bizia da taldea, urteetan hainbat aldaketa izan dituena. Trintxerpeko Mogambo aretoaren 20. urteurrena aitzakia hartuta, bertan kontzertua emango dute, datorren igandean, 20:00etan. Euren ibilbideko pieza arrakastatsuenekin batera, kantu berriago eta ezezagunagoak ere joko dituzte. Ingalaterrako taldeaz gain, Pyroklast talde amerikarrak ere kontzertua emango du Mogambon. Talde horrek, Sham 69rekin alderatuta, HcPunk ildoa lantzen du gehiago.