SARRIONANDIA, DANTZAN

Joseba Sarrionandiaren poesia du oinarrian Sarritsasoa dantza ikuskizunak,Dantzaz konpainiak eta Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdiak elkarlanean osatutakoak. Hala, poesia, dantza garaikidea, literatura eta ingurumena uztartzen ditu ikuskizunak. Iazko uztailean estreinatu zuten Lekeition (Bizkaia), eta, bihar, Egiako Kristinaenean ikusi ahal izango da. Bi saio egingo dituzte: 12:30ean lehena, eta 19:00etan bigarrena.