Diseinatzaile Gazteen I. Showroom-a, ekainean

Ekainean, Gipuzkoako Diseinatzaile Gazteen I. Showroom ekitaldia izango da. Donostiako Garbera merkataritza gunean, herritarrek aukera izango dute zazpi diseinatzaileren lanak gertutik ikusteko eta erosteko. Ekainaren 1ean hasiko da, 10:00etan, eta ekainaren 2an amaituko da, 22:00etan.