Amaitu da Villabonan Onddo asanbladaren XV. urtemuga

Villabonako Onddo Gazte Asanblada bere 15. urteurrena ospatzen aritu da maiatzaren 5az geroztik; hilabete osoan antolatu ditu urteurreneko ospakizunak, eta iragan astean amaitu dira, Onddorock jaialdiarekin. Aurreko hiru larunbatetan hainbat ekintza antolatu dituzte; besteak beste, onddoaren jaitsiera, triki poteoa, kuadrillen arteko olinpiadak, bertso bazkaria eta mendi martxa. Orain, hemendik aurrerakoari helduko diote: kideek adierazi dute taldea “indartzeko” asmoz ari direla, azkenaldian “beherakada nabarmena” izan duelako. Horrez gain, salatu dute gaur egun gaztetxe gisa erabiltzen duten lokala txikiegia dela eta leku txarrean dagoela.