Zarauzko Gazte Asanbladak logo berria du fase berrirako

ZAGA Zarauzko Gazte Asanbladak fase berri bati ekin dio, belaunaldi berri baten eskutik, eta, horretarako, logo berria izango du. Apiril amaieratik zabalik egon da logo lehiaketa, eta aste honetan aukeratu dute irudia; gaia Zagarrak berri zen, ekainaren 16an ospatuko duten Zagarrak Berri egunaren harira.