Musika eta irudia, batera

‘Nomadak TX’

Azpeitia

Nomadak TX filmeko musikan oinarritzen da Nomadak TX Zuzenean Oreka TX taldearen ikuskizuna. 2003. urtean abiatutako izen bereko proiektuaren azken etapa da ikuskizuna, eta 2009ko martxoan estreinatu zuten, Donostian. Ordutik, gauza ugari aldatu dira taldean; besteak beste, Mikel Ugartek hartu du taldean Igor Otxoaren lekukoa —Otxoak Donostia 2016ko proiektuen ardura hartzeko utzi zuen taldea, joan den urtearen amaieran—. Edozein modutan, Nomadak TXren espirituarekin jarraitzen du taldeak.

Kontzertu-bidaia da, funtsean, Nomadak TX Zuzenean ikuskizuna, agertokian musika eta irudiak uztartzen baitira. Agertokian musikariek Indian, Laponian, Saharan eta Mongolian zehar egindako ibilbidean sortutako musika interpretatutako dute, atzeko pantailan ibilbide bereko irudiak agertzen diren bitartean. Kontzertu multimedia berritzailea ematen du, beraz, Oreka TX taldeak, herrien arteko elkartasunetik eta kultur artekotasunetik abiatuta esperimentazioa eta fusioa ardatz dituena.

IKUSKIZUNA

Zer. Nomadak Tx zuzenean ikuskizuna.

Noiz. Igandean, 18:30ean

Non. Azpeitiko Sanagustin kulturgunean.