Guitransek Astigarragako Garraio Zentroa txalotu du

Guitransek, Gipuzkoako garraiolarien patronalak, txalotu egin du Astigarragako Garraio Zentroa egiteko asmoa. Ekainaren 2an egin zuen elkarteak batzar orokorra, eta bertan izan zen Larraitz Ugarte Bide Azpiegituretako diputatua; proiektua 2015erako amaituta egotea nahi dutela adierazi zuen Ugartek biltzar hartan. Prestakuntza zentroa, supermerkatua, hotela, gasolio hornigunea eta garraiolarientzako bestelako zerbitzuak izango ditu zentro horrek; hasieran 755 aparkaleku ere jarri nahi zituzten, baina egoera ekonomikoa dela medio, 300 izango dira azkenean. Patronalaren ustez, Gipuzkoan ez daude nahikoa azpiegitura bertako errepideetan ibiltzen diren garraiolari guztientzat.