LARUNBATA, LASTERKA

Bihar egingo da Antiguako XXII. Herri Lasterketa. Parte hartzaileak 12:00etan irtengo dira, Antiguako Benta Berri plazatik; hamar kilometroko lasterkaldiaren ondoren, hantxe egongo da helmuga ere. BERRIA, Hitza eta Bagera dira antolatzaileak, eta gaur gauerdian itxiko da izena emateko epea. Parte hartzaile guztien artean, ospe handiko zenbait jatetxetarako otorduak zozkatuko dituzte, baita Euskal Herriaren eta Eslovakiaren arteko partidarako sarrerak ere.