Udan autobidea garestitzeko proposamena, bertan behera

Udan ez dute AP-8 autobideko bidesarien prezioa igoko Via-T gailu elektronikoa ez duten erabiltzaileentzat. Foru Gobernuak hilabete hasieran proposatu zuen bidesarien igoera hori behin behineko neurri gisa, udan turismoak zirkulazio gehiago eragiten duela baliatzeko. Proposamenaren arabera, 50 zentimo garestituko ziratekeen Irungo eta Zarauzko ordainlekuetako prezioak, eta 35 zentimo gainontzeko lekuetakoak. Asmoa Batzar Nagusietan aurkeztu zuen Bilduk, baina gainerako alderdiek gaitzetsi egin zuten, eta bertan behera utzi zuten, horrekin ere Bidegiren zorra ezingo dutela ordaindu argudiatuta. Iban Asenjo Bilduko ordezkariak ihardetsi zuen “urrats bat” izan zitekeela.