Tolosa
Ni Pinotxo naiz aldizkako erakusketa jarriko dute gaur Topic Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroan, eta Carlo Collodik Pinotxoren ibilerez egindako jatorrizko kontakizunera itzuliko da bisitaria haren bidez. Uda osoan egongo da ikusgai erakusketa; irailaren 23ra bitartean, hain zuzen ere. Escalante Centre Teatralek osatua da erakuske- ta.
Erakusketa estatikoaz gain, eskaintza berritzaile bat ere badu Ni Pinotxo naiz-ek. Izan ere, bisita antzeztuak eskainiko ditu. Artearen eta antzerkiaren tarteko esperientzia bat dira bisita antzeztu horiek. Hala, bisitariak antzezle batekin egingo du topo erakusketaren ibilbidean zehar. Eta hark egingo dio istorioaren kontakizuna. Bisitarien arabera moldatzen da, gainera, antzezlearen kontakizuna, nahiz eta jatorrian familiak eta haurrak izan diren kontakizunaren sorbu- rua.
Bisita antzeztuek 45 minutuko iraupena izango dute, eta taldeak hamabost pertsona bitartekoak izango dira. Ostiral eta larunbatetan egingo dira, 19:00etan. Sarrerak bi euro balio du. Bisita antzezturako eta museorako sarrerak, berriz, lau euro balio du haurrentzat, eta bost euro helduentzat. Erakusketa bere horretan ikusi nahi dutenentzat, ohiko ordutegia du museoak: 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
ERAKUSKETA
Zer. Ni Pinotxo naiz erakusketa.
Noiz. Gaurtik irailaren 23ra bitartean.
Non. Topic Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroan.
Informazioa. 943-65 04 14, cit@cittolosa.com