Irungo alarde parekideak eta Hondarribiko Jaizkibel konpainia mistoak 2011ko Berdintasunaren Emakunde saria jaso zuten. Joan den apirilaren 24an eman zieten saria, Donostiako Kursaal jauregian antolatutako ekitaldi batean. Jaizkibelen izenean Anabel Salinas konpainiako kapitainak jaso zuen saria, eta Irungo alarde parekidea ordezkatuz Txaro Arribasek. Irundarrak “hamasei urteetako borroka” izan dela gogoratu zuen: “Ausartak ginen, gazteak, eta ez genekien zer-nolako indarra genuen gure aurka. Ikusi dugu ez dela aski legea alde izatea”. Hartara, Emakunderi eskerrak eman zizkion: “Badakigu ez dela erraza eta erosoa izan guri saria ematea”.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.