Getariako herriak aitortu du Nafarroaren hiribildua dela

2009an, hau da, duela hiru urte jakin zuten getariarrek Nafarroako erregeak bihurtu zuela herria hiribildu lehenengoz, eta ez Gaztelakoak. Ekainean, xafla bat ipini zuten herriko harresian, eta hala dio: “Getariako herriak Getaria XII. mendean Nafar erreinuak sorturiko hiribildua dela azaldu nahi du”.