TXALOAK, AGURRAK ETA BABESA

Beste behin, alarde parekideak bere bidea egin zuen, larunbatean, Irunen. Aurten, inoizko parte hartzaile kopururik handiena lortu du: 1.200 izan dira. Gipuzkoako Foru Aldundiko —tartean Martin Garitano ahaldun nagusia—, eta Bilduko, Aralarreko eta Ezker Batuko ordezkariak udaletxean izan ziren alarde parekidea babesten. Ez, ordea, Irungo alkate Jose Antonio Santano (PSE-EE).