UZTARKETA BARREGARRIA

Umorea, antzerkia eta musika zuzenean eskaintzen ditu Ron Lalák, Time al tiempo antzezlanaren bidez. Horien uztarketatik eta egungo bizimoduari erreparatuta sorturiko bakarrizketa eta elkarrizketetatik, barre egiteko parada ematen du. Bost aktore eta musikari ageri dira taula gainean, esketx sorta bat eskaintzeko asmoz. Datorren ostegunean eskainiko dute, 20:00etan, Antzoki Zaharrean. Hurrengo asteburuan ere emanaldiak egingo dituzte.