Adegik osatua du datozen hiru urteetarako egitura

DONOSTIA. Adegi Gipuzkoako enpresaburuen elkarteak aste honetan osatu du, datozen hiru urteetarako, elkartearen barne antolakuntza berria. Egitura horretara sartzen azkenak Ana Belen Juaristi, Koldo Arandia eta Ricardo Gonzalez izan dira; presidenteorde izango dira. Maiatzaren 24tik presidente berria du Adegik: Pello Gibelalde.