ALDUNTZIN ETA DIPUTAZIOA BABESTEKO

Juan Carlos Alduntzin Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen diputatuaren aurkako zentsura mozioa gaitzetsi eta diputazioaren hondakinen kudeaketa plana babesteko, manifestazioa egin zuten larunbatean, Donostian. EH Bildu koalizioak deitu zuen manifestaziora. Bi mila pertsona inguru bildu ziren Birziklatzeari zentsurarik ez; Gipuzkoa aldatzen ari gara zioen pankartaren atzean