BI TALDE HERRIA GIROTZEN

Aitzorrotz kultur elkarteak, Eskoriatzako herria girotzeko helburuz, bosgarrenez antolatu du Errekan Gora, hilabeteko osoko egitaraua. Hala, asteburu honetan bi kontzertu izango dira. Gaur, 22:30ean, Tom Tom Makuts taldeak kontzertua egingo du Gernika plazan. Jazz, funk eta hip-hop doinuak jotzen dituzte. Bihar, berriz, 22:30ean, Mikel Urdangarinek aire librean eskainiko du kontzertua, Azkoaga Enea hoteleko berdegunean.