Diputazioak ‘Glass auzia’ azkeneraino eramango du

DONOSTIA. Gipuzkoako Aldundiak Glass Costa auzia “azkeneraino” eramateko asmoa du. Auzian nahasita dagoen funtzionario bati espedientea zabaltzeko tramiteei ekin die eta “ardura politikoak” argitzeko barne ikerketa ere hasiko du. Katalunian egonagatik, Gipuzkoako Elkarteen Zergaz baliatu zen, ustez, Glass Costa enpresa.