Martin Garitano Uruguaiko presidentearekin bildu da

URUGUAI. Gipuzkoako Aldundiko ordezkariekin —tartean, Martin Garitano ahaldun nagusia— eta Gipuzkoako enpresaburuekin bildu da, asteon, Jose Mujica Uruguaiko presidentea. Gipuzkoako ordezkaritza bat Uruguaira egiten ari den bisitaren karietara egin dute bilera. Bi herrien arteko harreman ekonomia indartzeaz mintzatu dira.