Nola jakin arrisku faktoreko pertsona zaren?

Azaleko minbizia izateko hainbat arrisku faktore daude. Horietako bat azal eta begi argiak izatea da. Bestea, gorputzean orin asko izatea da. Horiez gain, arrisku faktoreak izan daitezke familian melanoma izan duten pertsonak egotea eta umetan edo nerabezaroan eguzki erredura garrantzitsuak jasan izatea.