Biologo bat, bi mediku eta bi erizain daude unitate berrian

Ez da gauza askorik behar ugalketa lagunduko unitate baterako, Donostiako Ospitaleko medikuen arabera. Klinika horretako unitate berriak denera bost pertsonako lantaldea du: biologo batek, bi mediku ginekologok eta bi erizainek osatzen dute. Aurki beste biologo bat ekarriko dutela azaldu du Arantxa Lekuona saileko buruak. Unitate berriak kontsulta bat, pazienteentzako gela bat eta bi laborategi ditu: batean hazia trebatzen dute, eta bestean in vitro teknikari dagozkion mikroinjekzioak egiten dituzte. Azken hori ebakuntza gelaren ondo-ondoan dago; hartara, obuluak emakumeen gorputzetik atera eta berehala eramaten dituzte ondoko laborategira, ernalketari ekiteko.