Urtarrilean nabarmen zabaldu zuten Gipuzkoako ugalketa lagunduko eskaintza publikoa, Donostiako Ospitaleko unitate berria irekiz; ordura arte soilik Gurutzetan (Barakaldo, Bizkaia) egiten zituen hainbat tratamendu Osakidetzak. Orain, Donostian intseminazioak egin daitezke emaileen haziekin, eta in vitro ernalketa ere egin daiteke, baina zenbait kasutan oraindik Gurutzetara jo behar da; esate baterako, emaileen obuluak baldin badira behar direnak. Hazia eiakulazio bidez ateratzen ez den kasuetan jarraitu beharreko teknikak ere han egiten dituzte; halakoetan, biopsia bidez lortzen da hazia, zuzenean barrabiletatik aterata, eta horixe erabiltzen da mikroinjekzioa egiteko.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.