ERROMERIA GIROAK HARTUTAKO HERRIA

XIV. Erromeria Eguna ospatu zuten, larunbatean, Errenterian. Herrian erromeriari bizia emateko asmoz sorturiko jaiaren bueltan bildu ziren musikariak, dantzariak eta, oro har, herritarrak. Herriko kaleak eta txokoak dantzaz eta musikaz bete zituzten. Besteak beste, 13:15ean emakumeen sokadantza egin zuten, bosgarren urtez. 18:00etan egin zuten erromeria nagusia, Zumardian.