KOMEDIA ETA TRAGEDIA

Sara Cozar, Joseba Usabiaga eta Iker Galartza dira Txalo Produkzioak taldearen Hil arte bizi antzezlanaren protagonistak; Nacho, Angel eta Maria. Heriotzaz eta adiskidetasunaz hitz egiten du antzezlanak, komediaz eta tragediaz. Dena bat. Laguntasuna, maitasuna, heriotza… Ostegunean Donostiako Antzoki Zaharren jokatuko dute, 20:00etan. Hurrengo asteburuan, alegia, hilaren 270, 28 eta 29an ere jokatuko dute, toki eta ordu berean.