Azkaratek zuzenduko du mendeurreneko batzordea

Datorren urtean 200 urte beteko dira Donostiako sutea gertatu zenetik; mendeurrena oroitzeko, hainbat ekitaldi antolatuko ditu Donostiako Udalak, eta horretarako, batzorde berezi bat sortu du. Duela bi aste jakinarazi zutenez, Miren Azkarate EAJko zinegotzia eta Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu ohia izango da batzorde horretako burua, oposizioko alderdiek hala erabakita. PSE-EEk, PPk eta EAJk bat egin dute Azkarateri funtzio hori emateko. Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak gaitzetsi egin du erabakia, Bilduren aurkako estrategia baten parte dela argudiatuta; “dagoeneko hauteskunde kanpainan” aritzea leporatu die beste alderdiei.