La Oreja de Van Gogh, txotx garaiaren hasieran

SAGARDOA. Urtarrilaren 16an egingo dute sagardo garaia hasteko ekitaldia, Astigarragan. La Oreja de Van Gogh taldeko musikariek irekiko dute txotx garaiko lehen kupela, Petritegi sagardotegian. Aurretik, 2012ko uztari buruzko informazioa emango dute ekoizleek Sagardoaren Etxean, eta, horrez gain, sagarrondo bat landatuko dute La Oreja de Van Gogheko kideek.