Lurraldebus txartela erabil daiteke Euskotrenen

GARRAIOA. Hendaia eta Lasarte-Oria arteko tren zerbitzua ordaintzeko, Lurraldebus txartela erabil daiteke dagoeneko. Urtarrilaren 22tik aurrera, berriz, Donostia eta Bilbo arteko linean erabili ahalko da, baina Elgoibarreraino bakarrik. Sarrerako eta irteerako geltokietako makinetan pasatu behar dute Lurraldebus txartela erabiltzaileek. Halere, talde berezientzako txartelak dituztenek ezingo dituzte erabili tren zerbitzuetan. Martxoaren 4an sartuko da indarrean txartel bakarra, eta horren aurreko urratsa dela adierazi du Larraitz Ugarte Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako diputatuak.