Kaori Ito dantzariak Solos ikuskizuna eskainiko du datorren ostegunean eta ostiralean Viktoria Eugenia antzokian. Dantzari eta koreografo japoniarrak lau emakumezkoren rolak jokatuko ditu oholtza gainean; bakoitzari musika bat dagokio, eta, horren bitartez, emakume bakoitzaren bizitzako momentu bana taularatuko du dantzariak, barne duda bati erantzuteko xedez. “Nor naiz ni, nire gorputzaren jabe ez banaiz?”. Galdera pertsonal horri erantzun nahi dio Kaori Itok Solos ikuskizunarekin. Artista gisa, bere gorputz eta ahotsaren muturreko ahalmenak ikertzen ditu, itxurazko erraztasun eta sinpletasun naturalarekin.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.