BESTE ZIZTADA BAT ‘BERRIA’-RI

Zure ziztada behar dugu kanpainaren barruan, ekitaldi hunkigarria egin zuten joan den ostiralean, Arrasaten. BERRIA Taldeari babesa eman zioten han bildutako 350 herritarrek eta oholtza gainetik parte hartu zutenek. Dagoeneko, urtea bete da kanpaina abian jarri zenetik, eta, tarte horretan, herriz herri jasotako ziztadak beharrean jarraitzeko akuilu dira BERRIArentzat.