HIPODROMOAN LASTERKA

Igandean egingo dute Lasarten Donostiako Nazioarteko 58. Krossa. Eritreako Teklemariam Medhin eta Ugandako Thomas Ayeko daude faboritoen artean gizonezkoen lasterketan; Medhinek 2009an ere irabazi zuen Lasarteko hipodromoan urtero egiten duten krosa. Emakumezkoen lasterketan, berriz, Sofia Assefa Etiopiakoa eta Milcah Chemos Cheywa Keniakoa nabarmendu litezke. 10:50ean hasiko dira gazte eta junior mailako lehen lasterketak. Emakumezkoen lasterketa nagusia 12:50ean abiatuko da; gizonezkoena, berriz, 13:25ean. Irudian, Menjo Kiprono Lasarteko kroseko iazko irabazlea.